DATU BATZUK:

Data: 2017ko urriaren 22a, igandea.

Izena emateko kopuru-muga: 500 lagun.

Prezioa online: 8,00 € helduek eta 3,00 € txikiek.

Prezioa egunean bertan: + 2,00 €

Ordutegia:7:30etik 14:00ak arte (egitaraua begiratu).

Tokia: Aguraingo Euskal Herria Plaza (Araba).







Posten Erregebidea / Camino Real de las Postas 2017
Inskripzioak

EKITALDIAREN XEHETASUNAK:

BTT eta oinez egiteko prestatu dugun herri-ibilbidearen inguruan burutuko da jardunaldia. Horretarako, 3 ibilbide ezberdin diseinatu ditugu: kirol-ibilbide bat mendiko bizikletaren zale direnentzat; familia-ibilbide bat BTTarekin egiteko, baina familiei zuzendua; beste ibilbide bat oinez edo Nordic Walking egin nahi dutenentzat.


Aurtengo ibilbideak pasaden urteko berdinak dira, aldeketa txiki batzuk kenduta, batez ere familia-ibilbidean, mendiko zati bat kendu dugulako. Aurten ere gure lurraldeko toki esanguratsuetariko batzuk nabarmendu nahi ditugu, Zirauntzaren iturburua eta Marutegi nahiz Gebarako gazteluak, esaterako.


Epe luzerako helburu nagusia, kirol ekitaldietan emakume eta gizonen parte hartzea parekoa izatea da, baita Posten Erregebideko Ibilaldian ere. Izan ere, kirola guztiona da, kirolak batu egiten gaitu, eta azken finean, beharrezkoa da adin guztietako emakume eta gizonek parte hartzea halako ekitaldietan pertsona guztion arteko aukera-berdintasunaren aldeko jarrera erakusteko.


Beste urteetan bezala, partaide guztiei berdintasunaren aldeko lana eta kirolean emakumeen papera irudikatzen duen eskumuturreko bat banatuko diegu. Hautsi ditzagun estereotipoak, eta erakutsi dezagun denok elkarrekin, gizonok eta emakumeok, mutilok eta neskok, bat egiten dugula berdintasunaren alde.









EGITARAUAK

  • 07:30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa. (OINEZko ibilbidea)
  • 08:00 OINEZko ibilbidearen hasiera.
  • 08:30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa (KIROL ibilbidea)
  • 09:00 BTT KIROL ibilbidearen hasiera.
  • 09.30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa (FAMILIARra)
  • 10.00 BTT FAMILIARraren hasiera
  • 13:00 Hiru ibilbideen aurreikusitako amaiera.
  • 13:30 Sarien zozketa eta ekintzak.
  • 14:00 Ekitaldiaren amaiera eta agurra.

BTT KIROL-ibilbidea:

BTT KIROL-ibilbidea:


Distantzia: 50 kilometro
Igoera guztira: 1.095 m
Gutxi gorabeherako denbora: 2,5-3,5 ordu
Zailtasuna: Ertaina - Altua


Pasaden urteko ibilbide berdina da, aldaketa txiki batekin Gebarako gazteluaren alboan. Ibilbidea diseinatuta dago bidezidorretatik kilometro gehiago igarotzeko, pagadi eremuekin, altuera gutxiko medietatik, eta dibertigarri den azken zati batekin bat eginez. Guztira lau zati dira, bidezidorrak eta baso-bideak zeharkatuz, 24 km eta 800 metroko desnibelarekin. Nabarmendu behar da ibilbidearen hasierako igoera, zati hori 4km eta 285mkoa delarik. Hornidura bakar bat dago ibilbidearen erdialdean, Luzuriagan kokatua, hain zuzen.

Lotura WIKILOC

BTT FAMILIA-ibilbidea:

BTT FAMILIA-ibilbidea:


Distantzia: 23 kilometro
Igoera guztira: 351 m
Gutxi gorabeherako denbora: 2-3 ordu
Zailtasuna: Erraza - Ertaina


Aurtengo ibilbidea pasaden urteko baina errezagoa da. Pertsona guztientzat pentsatutako ibilbidea da hau, kirola egiten ez dutenentzat ere. Ibilbidearen zati nagusia partzelarietatik igarotzen da eta igoera eta jaitsiera duten zati bakarra sartu da. Hornidura Luzuriagan egongo da, ibilbidearen erdialdean.

Lotura WIKILOC

OINEZ ibilbidea:

OINEZ egiteko edo Nordic Walking ibilbidea:


Distantzia: 18 kilometro
Igoera guztira: 553 m
Gutxi gorabeherako denbora: 3-4 ordu
Zailtasuna: Ertaina


Ibilbide hau oso ezberdina da iazkoarekin alderatuz; izan ere, aurten aurreikusita dugu taldea Araiara mugitzea ibilbidea Aizkorri Aratz Parketxean hasteko. Modu honetan Kirol Ibilbidearen zati ikusgarriena egin ahal izango dugu eta Zirauntza Iturburua gozatzeaz gain, Marutegi Jauregia, Aizkorriko maldetako pagadi berdeak eta Posten Erregebidearen hasiera ezagutuko ditugu.

Ibilbidea 4,5 km-ko igoera batekin hasten da eta 360 m-ko igoera du Marutegi Jauregitik igaro arte. Ondoren gutxinaka bideak beheruntz egiten du Agurainera iritsi arte.

Oinezko ibilbidea Kirol Ibilbidearen zentzu berdinean egingo da, hornidura Galarretan kokatuko da indarrak hartu ahal izateko eta Partzelariako zatiei aurre egiteko asmoz Agurainera iritsi arte. Ibilbidea ez da balizatua egongo eta Manu Yankeko boluntarioek eta José Luis Ruíz de Infante “Zazpi”k gidatu egingo gaituzte.

Lotura WIKILOC

Antolatzaileak:

Cuadrilla de la Llanada Alavesa Lautadako Turismoa Inguru Abentura Arabarrak.jpg


Laguntzaileak:


Gobierno Vasco Diputación Foral de Álava Kilkenny Hiru-Haundiak.jpg Club Alpino Manu Yanke Fundación Vital


BTT martxa eta OINEZ egiteko ibilbidea - Posten Erregebidea / Camino Real de las Postas 2017